Ia mende erdiz urteroko hitzordua bihurtu da Uharte Arakilgo Artzain Eguna. Agorrileko azken igandeak, atzera ere, jendetza erakarri zuen Uharte Arakilera. Horren adierazle, herri sarreretan izan ziren auto-ilarak. Eguraldia lagun, Uharten elkartutako jendetzak artzaintzaren gorazarrerako egunaz gozatzeko aukera izan zuen. Aurreikusitakoa betetzeko 150 bat pertsona egon ziren antolakuntzan lanean.
Lehiaketak
Bazkaldu aurretik jakin min handia pizten du ardi-esnez egindako gaztaren enkanteak. Haren aurretik, epaimahaiak gazta lehiaketara aurkeztutako 26 gaztak dastatu zituzten (joan zen urtean baino bat gutxiago). Aurreko bi urteetan bezala saria Eulateko Rikardo Remirok eskuratu zuen. Seitan izan da bere gazta onena Uharte Arakilen (2006, 2008, 2010, 2012, 2013 eta 2014. Bere aitak 1993an irabazi zuen).
Gazta erdiaren enkantean Uharte Iruñeko Ábaco eta Iruñeko Alhambra jatetxeetako ordezkariak lehiatu ziren. Azkenik, eskaintza handiena Uharte-Iruñeko Arte Garaikideko Zentroan dagoen jatetxeko Jesus Iñigo Lurik egin zuen, 4.350 euro (pasa den urtean baino 50 euro gehiago).
Arratsaldean artzain-txakurren abilezia txapelketa jokatu zen. Geinberako zelaian Antonio Alustiza izan zen bere txakurrak hobekien gidatu zituenak eta Jai-rekin txapela jantzi zuen eta Bat-ekin bigarren postua eskuratu zuen. Finalean Jose Mari Itxilarti eta Jorge Oteizari nagusitu zitzaien Alustiza. Uharten 15etan jantzi du Alustizak txapela eta Patxi Etxeberriaren marka berdindu du.
Omenaldiak
Atzokoan Aralar Mendi elkarteak Mixel Lekuonak eta Jose Agirrezabalek omendu zituen. Lehena, Biriatun jaioa, apaiza eta irakaslea, gazta egiteko moduak ikertu eta zabaldu zituen. Oroigarria haren iloba Xabatek jaso zuen. Bigarrena Hiriberriko albaitaria zen eta artzain txakurren txapelketa sustatu zuenetako bat izan zen. Hark egindako lanari esker ona adierazi nahirik senideei oroigarria eman zien Aralar Mendi elkarteak. Josep Riu ere gogoan izan zuen antolakuntzak. Hark Ribes de Freser herrian estatuko lehen artzain txakur lehiaketa antolatu zuen.
Sariak
XXXIII. gazta txapelketa
1. Ricardo Remiro, Eulate.
2. Balda-Artola, Unanu.
3. Manuel Bengoetxea, Urdax.
4. Ostiza, Urdiain.
5. Araña-Etaio, Arbizu.
6. Agirre anaiak, Aranaratxe.
XXVII. Ardimotzaileen txapelketa
1. Luis Sorrosal.
2. Jaime Colera.
3. Rafa Beorlegi.
XX. Ardiki txapelketa
1. Gazteluleku, Iruña.
2. Itxesi jatetxea, Uharte Arakil.
3. Iturraldea elkartea, Dorrao.
4. Catering Zubillaga.
5. Aralar Mendi elkartea, Uharte Arakil.
XLVII. Artzain-txakurren txapelketa
1. Jai, Aresoko Antonio Alustizarena.
2. Bat, Aresoko Antonio Alustizarena.
3. Arakil, Oronoz-Mugaireko Jorge Oteizarena.
4. Lagun, Amaiurko Jose Mari Itxilartena.
5. Azeri, Oronoz-Mugaireko Jorge Oteizarena.
6. Alai, Aranoko Pedro Ansarena.
7. Katy, Javier Fernandezena.
8. Lagun, Uharte Arakilgo Antonio Uharterena.
XXX. Latxa ardien esne ekoizpen txapelketa
Arkume burugorriak
1. Isidro Bazterrikarena.
2. Lopez Azpilikuetarena.
3. Xabier Zelaiarena.
Sari berezia: SC Loperena.
Arkume arpeltzak
1. SC Irigoienena.
2. Loperenarena.
3. Josu Ollorena.
Arkume heldu burugorriak
1. Lopez Azpilikuetarena.
2. Isidro Baztarrikarena.
3. Xabier Zelaiarena.
Arkume heldu arpeltzak
1. Josu Ollorena.
2. SC Loperenarena.
3. Jose Angel Azpirozena.
XXXI. Latxa ardiaren lehiaketa morfologikoa
Bi urte baino gutxiagoko burugorriak
1. Manuel Bengoetxearena.
2. Lopez Azpilikuetena.
3. Jokin Labaien.
Bi urte baino gutxiagoko arpeltzak
1. Patxi Zalbarena.
2. Patxi Zalbarena.
3. Marco Garcesena.
Bi urte baino gehiagoko burugorriak
1. Manuel Bengoetxearena.
2. Juan Jose Irigarairena.
3. Xabier Zalaiarena.
Bi urte baino gehiagoko arpeltzak
1. Eugenia Baztarrikarena.
2. Eduardo Bidaurretarena.
3. Irigoien Rekarterena.