Atzo arratsaldean bi istripu izan ziren santutegian. Hara igotzen den pista eta Lekunberrirako errepideko bidegurutzean gertatu zen. Atzera egiten ari zen auto batek 63 urteko emakume baten oina zapatu zuen. Anbulantzian Nafarroako Ospitaletegira eraman zuten, txonboloa hautsia izan zezakeen. Gerora, handik gertu, txirrindulari bat bidetik atera zen. Sortu zitzaizkion zauri arinak han zeuden osasun zerbitzuek osatu zizkioten.