Alzheimer gaixoen elkarteari laguntzeko burutu zuen erronka. Lacturaleren babesa izan zuen

Guaixe 2014ko irailaren 4a

Cia, irteeran.

Asteartean goizeko 10:00etan hasi zen Patxi Cia txirrindulariaren erronka solidarioa, 24 ordu barru despeditu zena. Bere helburua 24 ordutan Aralarko San Migel ahalik eta aldi gehienetan igotzea zen. Helburua AFAN elkartearendako (Nafarroako Alzehimer Gaixoen Familien Elkartea) dirua lortzea zen. Egitasmoan MSC Power Bikes taldeko lankideak izan zituen alboan, eta Lacturaleren babesa. Hain zuzen ere, Lacturaleko presidente Juanma Garro etxarrendarrak irteeran lagundu zion, gauerdian ere bere alboan izan zen eta ez zuen helmuga ere galdu nahi izan. Guztira 10 aldiz igo eta jaitsi zuen Aralarreko portua Patxi Ciak. Bukaeran AFAN elkarteak elkarte honetako txapeldunaren maillota jantzi zion. “Ekimen hau nire amari eta bera bezala Alzheimerra duten gaixo guztiei eskaintzen diet, eta nire lagun Pedrori, bere ama galdu duelako” adierazi zuen Ciak helmugan. Nekatuta baino kontentu bukatu zuen, atseden pixka bat hartu eta Vuelta jarraitzeko asmoarekin.