Uharte Arakilgo Udalak herriko kaleen eta atari zenbakien zerrenda eguneratua onartu du; atarien zenbakiekin eta Tracasak prestatutako planoekin batera. Jendaurreko epean alegaziorik onartu ez denez, behin betiko onartu da zerrenda.
Han agertzen diren kaleak dira: Amurgin, San Juan Plaza, Errepide Nagusia, Geltokiko kalea, Sargaizko bidea, Felipe Gorriti kalea, Iriburuko bidea, Itxesi kalea, Mendikoa kalea, Ospitalalde kalea, Erreka kalea, San Juan kalea, San Migel kalea, Zamartze, San Migel Santutegia, Zerradoa kalea, Zerradoa, Itturpebide kalea, Larranondoa kalea, Bidezar kalea, Iberralde kalea, Basanoa kalea, Agiri kalea, Etxabe kalea, Larrainbide kalea, San Juan zeharbidea, Errekondo kalea, Atetoki kalea, Errekabitarte kalea eta Udaletxeko Plaza
Herritik kanpokoendako izendegia ere onartu du Uharte Arakilgo Udalak. Amurgin auzoan dauden eraikinek izenak honakoak izanen dira: Poltseroen borda, Amurgin baserria, Eltzeile baserria, Ostazarreneko borda, Gorritienea baserria eta Muskeldi baserria. Zerrendan ere sartu egin dira Zamartzeko santutegia eta Aralarko santutegia. Bestalde, Sargaiz auzoan dagoen eraikinak Silberion baserria izendapena hartu du.