Fedeak gidatuta, ehunka fededun elkartu ziren atzo lainopean zegoen Aralarko santutegian. San Migel egunak, atzera ere, euskal herritarren artean sainduarekiko dagoen debozioa agerian utzi zuen. Izan ere, asko eta asko izan ziren santutegira igo eta goizeko hiru mezetan edo arratsaldeko elizkizunean izan zirenak. Aingeruaren irudia gurtzeko aukera ez zuten alferrik galdu askok. Ezta Goñiko Teodosiok eraman zituen kateak gorputzetik pasatzeko aukera ere.
Meza nagusia Juan Antonio Aznarez paezpiku laguntzailea eman zuen santutegiko kaperau eta kaperau laguntzaile Mikel Garziandiaren eta Jesus Mari Sotilen, Jose Mari Alemanen eta Antonio Lopezen laguntzaz. Lekunberri, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Bakaikuko abesbatzetako kideak abestu zuten elizkizun nagusian.