Uharten Euskaraz Bizi Nahi Dugu leloa zabalduko dute bihar hainbat uhartearrek herrian barna. Izan ere, lip-dub baten grabazioaren plato bihurtuko dira bihar goiz-eguerdian Uharteko kaleak. Esne Beltza taldearen Euskaraz bizi nahi dut kantua da aukeratutako doinua. Kalez kale kamera mugikor bat batetik bestera ibiliko da eta haren aurrean jarriko dira uhartearrak, dantzan eta abestia kantatzen.
Guztia behar bezala atera dadin, 10:30ean hitzordua jarri dute plazan. Guztia egoki prestatu ondoren, guztia grabatu eginen da. Lipdubaren grabazioa despeditzeko auzatea izanen da. Udaleko Euskara Batzordeak eta Galtz-orratz dantza taldeak lip-dubaren grabazioan aritzeko grabatzeko gonbitea luzatu diete uhartearrei. Sakanako Mankomunitatearen laguntza du ekimenak.