I. Tresvisoko Lasterketa Bertikala Jose Luis Berazarendako

Guaixe 2014ko azaroaren 11

Picos de Europako proban azkarrena izan zen uhartearra (41:56)

Picos de Europako paraje zoragarrietan igandean lehenengoz antolatu zuten I. Tresvisoko Lasterketa Bertikala. Urdonetik abiatuta Tresvisora igo behar ziren korrikalariak, 6 km-ko proba, 900 metroko desnibel positiboarekin. Proba kronometratua zen. Jose Luis Beraza uhartearrak lan bikaina egin zuen eta proba osatu zuten 73 parte-hartzaileen artean erlojua azkarren gelditu zuen (41:56). Emakumezkoetan Gabriela Sanchez gailendu zen (49:02). Ohiko trofeoez gain, bertako gazta jaso zuten opari. Zorionik beroenak uhartearrari!