Itxesiko lanak aurki hasiko dira

Guaixe 2014ko azaroaren 11

Aurretik ere egin izan dituzte lanak Itxesi auzoan.

Futbol zelaiaren eta igerilekuko sarreraren arteko 190 metrotan sareak eta zoladura berrituko dira.

Uharte Arakilgo Udalak lan horiek Coyser Construcciones y Servicios SL-ri eman dizkio. Enpresak bi hilabeteko epea izanen du lanak despeditzeko. Trukean enpresak 122.685 euro jasoko ditu. Lanak aurrera eraman ahal izateko Uharte Arakilgo Udalak Nafarroako Gobernuaren 85.012 euroko diru-laguntza jasoko du.

Nafarroako Gobernuaren aholkuari jarraituz, San Bartolome errekako harrizko zubia mantendu eginen du udalak. Eraistea aurreikusia zegoena, beraz, hormigoiarekin berrindartuta segituko du. Bestalde, Itxesi auzoaren goiko partean autokarabanendako espazioa egokitu du udalak eta azken ukituak falta dira.