Arbizu, lider berria

Guaixe 2014ko azaroaren 19a

Arbizu.

Futsalsakana txapelketako 3. jardunaldia jokatuta, Arbizu eta Bunker daude buruan, 9na punturekin. Asteburuan 4. jardunaldia egonen da jokoan

Asteburuan 2. Futsalsakana Areto Futbol Txapelketako 3. jardunaldia hartu zuen Uharte Arakilgo Larrabieta frontoiak. Lehiatzen ari diren taldeen maila handia dela agerian geratu zen berriz. Arbizuk lidergoa eskuratu zuen, Auzomotojorik taldeari 12-9 irabazi eta gero. Orain arteko lider Bunkerrek ere irabazi egin zuen, 7-3 Iturmendiren kontra, baina aldeko golengatik jarri da Arbizu lider. Gainontzeko partidetan Arbizu harrobiari 7-12 irabazi zion Racing San Migelek eta gol gutxien Hijos de ruta eta Back Street Boys taldeen artekoan egon ziren. 1-2 gailendu ziren bigarrenak.  

Sailkapenean 9 puntu dituzte Arbizu liderrak eta Bunker bigarrenak. Back Street Boys eta Racing San Migelek seina puntu dituzte, Arbizu harrobiak eta Hijos de rutak hiruna puntu eta Auzomotojorik eta Iturmendi taldeek punturik bildu gabe jarraitzen dute. Asteburuan 4. jardunaldia dago jokoan Uharte Arakilen.

3. jardunaldiko emaitzak
Arbizu K.T. 12 – Auzomotojorik 9
Arbizu harrobia 7 – Racing San Migel 12
Bunker 7 – Iturmendi 3
Hijos de ruta 1 – Back Street Boys 2

4. jardunaldia (Uharte Arakilgo frontoian)
Larunbatean
14:00etan: Iturmendi – Arbizu harrobia
15:00etan: Racing San Migel – Arbizu K.T.
16:00etan: Auzomotojorik – Hijos de ruta
17:00etan: Back Street Boys – Bunker