Poesia doinuek jantziko dute bihar arratsaldean Uharte Arakilgo jubilatuen atmosfera. Udazkenarekin batera hitzordu finkoa bihurtu den errezitaldia izanen da, bederatzigarrena dagoeneko. Olerkarien artean biri anfitrioi lanak egitea egokituko zaie: Blanca Arrizabalagari eta Alfonso Murori. Lehenak poema berriekin batera zaharragoak emanen ditu, ama, erlijioa edota amodioa gai dutenak. Murok amodio olerkiak errezitatu izan ditu aurreko edizioetan bezala.
Bi poeta uhartearrekin batera, hitzordu poetikora behin bakarrik huts egin duen Mercedes Viñuela izanen da. 84 urterekin letren munduan buru belarri dabilen emakumea bere obraren ale berriak emanen ditu poesia topaketan. Viñuelak argitaratua du poesia liburua. Literatura analisiari buruzko hainbat liburu eta kolaborazioak hainbat aldizkari eta argitalpenetan publikatu dituena Tomas Yerro Villanueva poeta da. Itaca eta Rio Arga aldizkarien zuzendari izan zen. Leringoa, irakaslea eta Altsasuko institutuan ere aritu zen. Nafarroako Gobernuan kultura ardurak izan zituen ere Yerrok 1991 eta 1999 urteen artean.
Lau horiek euren olerkigintza aletuko dute. Elkarrekin ariko direnak, berriz, Ventura Ruiz eta Josu Castillo dira aktoreak dira. Obra poetiko bat emanen dute jendaurrean. Batak besteari hitza txandakatuz garatuko dute euren emanaldia. Errezitaldi guztiak Mikel Auzmendi gitarra-jole etxarriarraren musika laguntza izanen dute. Bilkura poetikoaren akaberan elkartutakoendako auzatea izanen da.