Iñaki Martiarena hirugarrena Eretza igoeran

Guaixe 2014ko abenduaren 10a

147 korrikalarien artean hirugarrena sailkatu zen uhartearra

Azaroaren 30ean Sodupen jokatutako 7. Eretza Igoera 147 korrikalarik osatu zuten (14,4 km, 800 metroko desnibela). Aitor Prieto izan zen azkarrena (1:10:45). Iñaki Martiarena uhartearrak primerako lana egin zuen eta hirugarrena sailkatu zen (1:12:21).