Asteburuetako Gazte txokoa

Guaixe 2014ko abenduaren 26a

12 eta 15 urte bitarteko uhartearrek badute asteburutan non elkartu. Ikasturte honetan martxan jarri da Gazte Txokoa. Udaletxearen beheko solairuan haiendako espazio bat egokitu da jostailu eta gutxieneko altzariekin. Gaztetxoek hura ostiraletik igandera 16:00etatik 21:00etara erabiltzeko aukera izanen dute. Euren albiziora ibiltzen dira, ez baitago begiralerik. Eurei jarri zaien egiteko bakarra izan da gela txukun eta garbi mantentzea.

Udala, gurasoak, gizarte zerbitzuak eta gazteak biltzen dituen batzorde bat sortu da Gazte Txokoaren kudeaketaz arduratzeko. Gurasoek hartu dute espazioa zabaldu eta ixteko ardura. Bestalde, etorkizunean gizarte zerbitzuak gaztetxoei zuzendutako ikastaroak antolatzeko asmoa azaldu du.