Gurasoen eta seme-alaben arteko komunikazioari erreparatuko zaio heldu den astetik aurrera Uharte Arakilen. Komunikazio hori sustatu ahal izateko hainbat gako aztertuko dituen ikastaroa prestatu da: seme-alabekin eta gainontzeko pertsonekin izaten den komunikazioa; besteengandik jaso nahi den tratua, ondokoak nola tratatzen ditugun eta eguneroko harremanetan opatzen diren oztopoak.
Eskolako Guraso Elkarteak eta Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatu dute ikastaroa. Belen Perez de Pradok emanen du ikastaroa hurrengo hiru astearteetan, 15:00etan, udaletxean (ilbeltzak 20 eta 27 eta otsailak 10).