Futsalsakana txapelketan asteburuan jokatu beharreko lau partidetatik bi jokatu ziren. Iturmendik bere lehen garaipena lortu zuen, Arbizu harrobiari 4-6 irabazita. Eta Hijos de perlak eta Auzomotojorikek izandako lehia estuan azkenean lehenengoak nagusitu ziren, 6-5. Beste bi partidak –Arbizu–Racing San Migel eta Bunker–Back Street Boys– atzeratu egin ziren. Asteburu honetan 12. jardunaldia jokatuko da.
11. jardunaldiko emaitzak
Arbizu harrobia 4 – Iturmendi 6
Arbizu K.T. – Racing San Migel (atzeratuta)
Hijos de perla 6 – Auzomotojorik 5
Bunker – Back Street Boys (atzeratuta)
12. jardunaldia (Uharte Arakilen)
Ostiralean
20:00etan: Iturmendi – Arbizu K.T
21:00etan: Bunker – Arbizu harrobia
Larunbatean
15:00etan: Back Street Boys – Auzomotojorik
16:00etan: Racing San Migel – Hijos de perla