Heldu den osteguneko ate irekien ekitaldiarekin Uharte Arakilgo Udalak Pausoka haur eskola guraso berriei ezagutzera eman nahi die. Hilaren 26ko ekitaldian udal haur eskolaren hezkuntza proiektuari, eskaintzen diren zerbitzuei eta abarrei buruzko azalpenak emanen dira. Uharte Arakilgo Udalak jakinarazi du heldu den ikasturterako matrikulazio epea martxoaren 2tik 17ra izanen dela. Denbora tarte horretan gurasoek euren eskaerak udaletxean aurkeztu beharko dituzte, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara.