Futsalsakana Txapelketan 13. jardunaldiak sorpresak utzi ditu. Bunker liderrak Arbizu menpean hartu zuen, baina Auzomotojorik taldeak Racing San Migel menpean artesa lortu zuen. Bestalde, Iturmendik bere bigarren garaipena lortu zuen Hijos de perlaren kontura eta Back Street Boysek eta Arbizu harrobiak zazpina berdindu zuten.
Bunker da lider sendoa (30 puntu). 7 puntura dago Racing San Migel eta 8 puntura Arbizu K.T. (22 puntu). Auzomotojorik laugarren postura igo da (16 puntu), Hijos de perlarekin puntura berdinduta. Arbizu harrobia 6.a da (13 puntu), Back Street Boys 7.a (10 puntu) eta Iturmendi 8.a (7 puntu). Larunbatean 14. jardunaldia jokatuko da.
13. jardunaldiko emaitzak
20:00etan: Hijos de perla 2 – Iturmendi 8
21:00etan: Auzomotojorik 5 – Racing San Migel 3
15:00etan: Back Street Boys 7 – Arbizu harrobia 7
16:00etan: Arbizu 2 – Bunker 3
14. jardunaldia (Larunbatean)
15:00etan: Arbizu harrobia – Arbizu K.T.
16:00etan: Iturmendi – Auzomotojorik
17:00etan: Bunker – Hijos de perla
18:00etan: Racing San Migel – Back Street Boys