Berazak hasiera bikaina eman dio denboraldiari

Guaixe 2015ko mar. 24a, 10:31

Laugarrena izan zen Vall del Congosteko maratoi erdian

Igandean Vall del Congost maratoia eta maratoi erdia jokatu ziren Aiguafredan, Katalunian. Maratoia Skyrunner National Championship txapelketa zen, Estatuko proba gogorrenetako bat, 3.100 metroko desnibel positiboarekin eta puntako korrikalariak lehiatu ziren.
Jose Luis Beraza maratoi erdian aritu zen (21 km, 1.800 metroko desnibel positiboa). 250 korrikalarik osatu zuten proba eta Josep Viñas izan zen azkarrena (1:56:01). Uharte Arakilgo korrikalariak lasterketa bikaina egin zuen eta laugarren postuan iritsi zen helmugara (2:04:35), denboraldia primeran mustuz. Laugarrena izateaz gain, probako lehen beteranoa izan zen Beraza.