Futsalsakana areto futbol txapelketa azken txanpara iritsi da. Aurreko astean zen jokatzekoa final handia, baina azkenean gaur, martxoaren 27an, ostiralean jokatuko dute finala Bunkerrek eta Racing San Migelek, 20:00etan, Uharte Arakilgo pilotalekuan. .
Finalerdietan Bunkerrek nagusitasun handiz irabazi zion Auzomotojorik taldeari, 9 eta 1. Beste finalerdia, Racing San Migel talde uhartearraren eta Arbizuren artekoa, askoz ere borrokatuagoa izan zen. Tentsioz eta joko bikainez betetako partidan Racingek 3 eta 2 irabazi zion Arbizuri. Orain, finalaren txanda da.
http://futsalsakana.es
Txapelketako informazio guztia, finalerdietako bideoak barne.