Igerilekuko taberna-jatetxea errentan emateko deialdia

Guaixe 2015ko api. 14a, 08:09

Uharte Arakilgo Udalak Itxesiako igerilekuko taberna eta jatetxearen kudeaketa emateko deialdia egin du. Lizitazio eskaera 2.000 eurokoa da. Ostalaritza azpiegitura hartzen interesa dutenek hilaren 24ra arte dute proposamenak Uharte Arakilgo udaletxean aurkezteko.