PPko alkategaia: herri honen alde ongi lan egitera etorri naiz”

Guaixe 2015ko mai. 21a, 20:57

Maria Valez Amok PPren alkate-gaiak adierazi du Uharterendako “onena” nahi duelako aurkeztu dela. Erronka “handiari konpromisoz, ahaleginarekin eta zerbitzu bokazioarekin” helduko diola adierazi du.

Bere proposamenen artean daude: industrialdea piztea; enpleguari bultzada ematea; kale, saneamendu eta argiteria publikoaren hobekuntza; bere egunean egin zen inbertsio handia amortizatzeko udal igerilekuei alternatiba bideragarriak ematea; kultur ondarearen sustapena mantendu eta hobetzea; berdintasunerako bermea eta zorra berfinantzatzea.