Ikurrina mastatik kendu dute

Guaixe 2015ko mai. 28a, 17:10

San Juan kalean dauden hiru mastetako batetik ikurrina desagertu zela konturatu ziren uhartearrak joan den asteko asteazkenean. Gau hartan ez zen haizeterik izan. Baina hauteskunde kanpaina bete-betean aurrera eta atzera ibili diren hauteskunde karabanetakoren batekin lotu dute hainbat uharterrak ikurrinaren desagerpena.

Mastak eta ikurrina, Uharteko eta Nafarroako banderak Guk Gureak elkarteak jarri zituen 2013ko lastailaren 11n. Egun hartan Euskal Festa antolatu zuen. Orduan Ikurren Legearen “inposizioa” salatu zuten elkarteko kideek. Gaineratu zutenez, “Uharteko Udalean banderarik ez jartzeko akordioaren kontra egiten du”. Nabarmendu zutenez: “Uharten Espainiako banderak ez du gehiengoa ordezkatzen”. Bandera horren “ezarpena asimilazio saiakera” dela gaineratu zuten.