Bizitza eta ohiturak XX. mendean

Guaixe 2015ko mai. 29a, 08:45

Uharte Arakilgo ondare ez materialaren aurkezpena larunbatean izango da 18:00etan Larrebieta pilotalekuan. Bertan ikusi ahal izango dira 21 herritarri grabatutako testigantzen laburpen txiki bat, XX. mendeko ohitura eta bizimoduari buruz. Egindako bilketa lan guztia Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboko parte izango da, eta kopia bat Uharte Arakilgo udal artxiboan gordeko da.

Egitasmoa 2012ko abenduan jarri zen martxan Uharte Arakilgo Udalak Labrit enpresarekin akordioa sinatu eta gero. Denbora tarte horretan herriko 21 pertsona elkarrizketatu dira; horietatik 9 elkarrizketa euskaraz egin dira. 

Aurkezpen ekitaldian Nafarroako Unibertsitate Publikoko eta Labrit Multimedia enpresako ordezkariek parte hartuko dute. Elkarrizketatu bakoitzari, esker ona azaltzeko, DVD bat oparituko dio Uharte Arakilgo Udalak.

Elkarrizketatuak:Ricardo Goikoetxea, Ricardo Huarte, Pascual Oteiza, Maria Aizkorbe, Jesus Gorriti, Peio Gorriti, Pedro Beraza, Jose Luis Huarte, Maritxu Arraiza, Jose Mari Ustarroz, Asuncion Gorriti, Consuelo Huarte, Mikaela Goikoa, Mikaela Marin, Txomin Huarte, Patxi Betelu, Ana Mari Mendinueta, Joaquin Huarte, Joxe Gorriti, Miguel Martiarena eta Jaime Gorriti. 

Nafarroako Ondare Ez-materialaren Artxiboa NUPeko Filologia eta Hizkuntzaren Didaktikako Sailak sustatzen du. Orain arte 1.500 testigantza bildu dira Nafarroako 400 bat herritan. Uharte Arakilgo Udalak bat egin du egitasmo horrekin.