Galiziako jakiei emanak

Guaixe 2015ko eka. 3a, 18:06

Olagarroa, lakona, Padrongo piperrak, ganba handiak eta txikiak, zanburinak, txorizoa… horiek guztiak albariño eta ribeiro ardoekin lagunduta. Horiek guztiak dastatzeko aukera izan zen asteburuan Uharte Arakilgo plazan. Galiziatik propio etorritako pulpeiroa jendetza erakarri zuen uhartera eta ederki lan egin zuten galiziarrek. Pozik bueltatu dira.