Gazteendako sukaldaritza tailerra bihar Uharte Arakil

Guaixe 2015ko eka. 5a, 12:17

Sukaldaritzan trebatu nahi dute 12 eta 16 urte bitarteko gazte uhartearrek bihar horretarako aukera izanen dute. Izan ere, 17:00etatik 21.00etara bitartean Aralar Mendi elkartean sukaldaritza tailerra izanen dute. Ikasitakoa praktikan jarri eta bukatzeko jaki guztiekin afari merienda eginen dute. Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Uharte Arakilgo Udalak antolatu dute ikastaroa.