Beriaingo ermita helburu

Guaixe 2015ko abu. 8a, 11:54

Bihar, igandez, makina bat sakandarrek hartuko dute mendi gainerako bidea.

Beriain mendiko ermitak San Donato eta San Kaietano sainduak hartzen ditu. Bien eguna agorrilaren 7an da eta uhartearrek, aspalditik, egun horrekin mendi gainera erromerian igotzen ziren, bi sainduen erlikiak herrian izanda ere. Gaur egun 7tik gertuen dagoen igandean ospatzen da elizkizuna eta Beriain gaineko ermitak uhartearrez aparte makina bat sakandar eta olloarandar elkartuko ditu. Meza 11:00etan hasiko da. Elizkizuna egin eta gero Uharte Arakilgo Udalak otamena eskainiko du (gazta, txorizoa, urdaia, ardoa…). Hura osatzeko olloibardarrek kafea eta pastak eskainiko dituzte.