Artzain mundua Uharten

Guaixe 2015ko abu. 31a, 11:39

Aralar Mendi elkarteak 48. aldiz arrakastaz antolatu du Artzain Eguna. Artzainak euren gaztak saltzen izan ziren plazan. Bestelako saltokiak ere izan ziren, baita galtzeko arriskuan dauden bertako animalien arrazak ere.

Omenaldiak
Artzain Egunak artzaintzarekin arduratuta dauden pertsonei aitortza egiteko ere balio du. Mendialdeko arrazekin lan egin eta ingurumena eta paisaia mantentzen egindako lana txalotu nahi izaten ditu Aralar Mendi elkarteak omenaldiekin. Bi garaitan izan ziren. Eguerdian, elizaren aurrean, Antonio Loperena Goñi egozkuearra omendu zuen Aralar Mendi elkarteak. Maiatzean hila, artzain berezia zela eta Artzain Egunean urtero parte hartzen zuela gogorarazi zuen antolakuntzak. Haren jardunarekin Migel Mari anaiak eta Marta Perez Loperena ilobak segitzen dute. Haiek jaso zuten oroigarria. Eroskirendako ere izan zen aitortzarik, Idiazabal gaztaren banatzaile handiena izateagatik.

Arratsaldean, Geinberako barrutian, beste bi omenaldi izan ziren. Bata Josetxo Villabona Olanori. Leitzarrak Artzain txakur lehiaketan parte hartzeko jarrera goraipatu zuen antolakuntzak, batzuetan arazoak izan arren lehiaketan izan delako eta sariketa bitan irabazi duelako. Beste omendua Juan Bautista Indart luzaidearra izan zen. Bizi gehiena Ricardo Zabalzarekin Orbaitzetan artzain aritua, hainbat urtez Uharteko artzain txakurren lehiaketan parte hartutakoa da.

Lehiaketak
24 gazta aurkeztu ziren Artzain Eguneko lehiaketan. Epaileen iritziz Maria Jesus Larretxeak aurkeztutako gazta izan zen onena. Aurretik lehiaketan postu onak lortutakoa zen, baina sekula irabazi gabe. Horregatik, “pozik eta harrituta” zegoen.  Lehen bederatzien artean hiru gaztagile sakandar sailkatu ziren.

Bukaeran egin zen gazta erdiaren enkantean Iruñeko Belosoko Muga Hoteleko Joaquin Ausejok 4.400 euro ordaindu zituen. Joan den urtean ordaindutakoa baino 50 euro gehiago izan ziren. Ausejo Alhambra jatetxeko Iñaki Idoaterekin lehiatu zen enkantean. Basaburuako Lakita enpresak ere hasieran eskaintza egin zuen.

Enkantean lortutako gaztaren laurden bat Iruñean dastatuko dute eta beste laurdena Bartzelonan, Alma Hotels katearen egoitzan. Ausejok jakinarazi zuenez, “hotel katearen bidez Nafarroako produktuen sustapenari bultzada eman nahi diogu. Idiazabal gaztaren oso zaleak gara”.

Bestalde, artzain txakur lehiaketan zortzi parte-hartzaileren 11 txakur lehiatu ziren. Joan den urtean bezala, Antonio Alustizak Jai txakurrarekin arratsaldeko lehiaketa irabazi zuen. Bere bi txakurrak eta Amaiurko Jose Mari Itxilarten bikotea izan ziren azken fasera pasa zirenak.

Uharten izan zen Isabel Elizalde, Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilaria. Aralar Mendi elkarteak bertako arrazak, bereziki ardi latxa, berreskuratzeko egiten duen lana nabarmendu zuen.


Sariak
XXXIIII. gazta txapelketa
1.    Mª Jesus Larretxea, Elizondo
2.    S.C.Kortaria, Lekaroz
3.    Felipe Agirre, Eulate
4.    SAT Antxonea, Ustegi
5.    Karlos Mindegia, Oiz
6.    S.C. Ezkurra, Izurdiaga
7.    Balda Artola y otros, Unanu
8.    Mari Mar Castro, Abartzuza
9.    S.C. Arza Ceberio, Uharte Arakil
10.  Victoriano Agirre, Eulate
11.  Manuel Bengoetxea, Urdax
12.  Angel Linzoain, Iragi



XXVIII. Nafarroako Ardi-motzaileen txapelketa
1.    Andoni Eslaba, Oronoz
2.    Carlos Sorrosal, Mediana de Aragon
3.    Rafa Beorlegi, Ilunberri


XXI. ardiki lehiaketa
1.    Gaztelu Leku, Iruña.
Parte-hartzaileak:
Aralar Mendi elkartea, Uharte Arakil
Zubillaga Cateringa
Iturraldea elkartea, Dorrao
Sukaldari taldea, Urdiain
 



XLVIII. Artzain txakur lehiaketa
1.    Jai, Aresoko Antonio Alustizarena, 318 puntu
2.    Lagun, Amaiurko Jose Mari Itxilartena, 308
3.    Bat, Aresoko Antonio Alustizarena, 298
4.    Bizkor, Amaiurko Jose Mari Itxilartena, 230
5.    Argi, Uharte Arakilgo Antonio Uharterena
6.    Arakil, Oronozko Jorge Oteizarena
7.    Neska, Etxarri Aranazko Jesus Razkinena
8.    Argi, Leitzako Josetxo Villabonarena
9.    Azeri, Oronozko Jorge Oteizarena
10.  Hego, Aldudeko Marcel Uhalderena
11.  Lagun, Uharte Arakilgo Antonio Uharterena
 
Sari berezia
Neska, Etxarri Aranazko Jesus Razkinena

Hobekien jantzitako artzaina
Leitzako Josetxo Villabona

Euskal artzain txakur onena
1.    Lagun, Uharte Arakilgo Antonio Uharterena.
2.    Bizkor, Amaiurko Jose Mari Itxilartena
 
Hobekien Hezitako artaldea
Antonio Uharteren 2. artaldea.


XXXII. Latxa ardien esne ekoizpen txapelketa
Bi urte baino gehiagoko arpeltzak
1.    SC Loperena Goñi, Egozkue
2.    S.I. Marco Garces, Isaba
3.    S.C. Irigoien de Arizkun

Bi urte baino gehiagoko burugorriak
1.    Irungarai
2.    Xabier Bengoetxea, Urdazubi
3.    Xabier Zelaia, Altsasu
 
Bi urte baino gutxiagoko arpeltzak
1.    Mª Jesus Larratxea, Elizondo
2.    Jose Angel Azpirotz, Beunza
3.    S.I. Marco Garces, Isaba

Bi urte baino gutxiagoko burugorriak
1.    Xabier Zelaia, Altsasu
2.    Xabier Bengoetxea, Urdazubi
3.    Juan Jose Irungarai, Azpilikueta
 


XXXII. Latxa ardiaren lehiaketa morfologikoa
Ardi helduen taldea
Arpeltzak
1.    SC Loperena, Egozkue
2.    Iosu Ollo, Goldaraz
3.    Jose Angel Azpiroz, Beuntza
 
Burugorriak
1.    Isidro Basterrika, Ituren
2.    Jokin Uharte, Uharte Arakil
3.    Isidro Basterrika, Ituren

Arkumeen taldea
Arpeltzak
1.    SC Irigoien, Arizkun
2.    Iosu Ollo, Goldaratz
3.    SC Loperena, Egozkue
 
Burugorriak
1.    Isidro Basterrika, Ituren
2.    Isidro Basterrika, Ituren

Ustiategiarendako sari berezia
SC Loperena, Egozkue

Erlazionatuak