7. Uharte Arakil-Beriain Km Bertikala ate joka

Guaixe 2015ko ira. 8a, 13:06

Irailaren 15era arte eman daiteke izena

Geroz eta gertuago dago Uharte Arakil-Beriain Km Bertikala. Aurten irailaren 20an jokatuko da, igandearekin, 10:00etatik aurrera. Uharte Arakildik abiatuta (471 m) Beriainera (1.494 m) igotzea da helburua, Uharteko portutik barrena. 5 km eta 1.023 m desnibel positiboa duen kronometratutako proba da. Aurreko urtean 199 korrikalari lehiatu ziren eta Aitor Osak irabazi zuen, errekor berria ezarriz (40:21). 38 sakandar lehiatu ziren eta Aritz Munarriz izan zen azkarrena, helmugan bosgarrena (46:00).

www.uhartearakil-beriain.com
Proba gogor eta entzutetsuan izena emateko, irailaren 15era arte. Momentuz 128 korrikalarik eman dute izena.