Plazako estalpea haizeak hautsita

Guaixe 2015ko ira. 18a, 12:32
Haizeteak zartatu ederra soru dio plazako toldoari.

Udalak ez du konpontzea aurreikusten eta beste bat erosiz gero “beste planteamendu batekin” litzatekeela adierazi du alkateak.

Asteartetik asteazkenerako gauean jo zuen haize indartsuak Uharte Arakilgo plazan estalpe gisa jarritako toldoa hautsi zuen. Mendikoa kalea aldean dagoen toldoaren zati handi bat zartatu zuen haizeteak. Artzain egunerako jarri zuen udalak estalpea eta igandean ospatuko den KM bertikala kirol proba eta San Migel festak pasa arte jarrita utzi zuten (San Joango festetan ere erabiltzen da).

Ainara Aiestaran alkateak esan digunez, “ez dugu konpontzea aurreikusten. Aurretik ere partxe ugari ditu. Beste bat erosten badugu bestelako planteamendu batekin izanen litzateke”. Toldoak 21 urte inguru izanen dituela eta azkenekoz duela bi urte hautsi zela ere gogorarazi digu Aiestaranek. Alkateak jakinarazi duenez, toldoa kendu eginen dute. “Iganderako, Km Bertikalerako, eguraldi aurreikuspenak onak dira. Festetan bi bazkari daude eta eguraldiak laguntzen ez badu frontoian eginen dira”.