San Migel festak hemen dira

Guaixe 2015eko irailaren 25a

San Migel festak heldu dira Uharte Arakilera. Larunbata eta igandearekin batera, asteartean zer ospatu izanen da, San Migel egunez.

Irailak 26, larunbata
12:00etan Festei hasiera emango dion suziria. Jarraian, auzatea plazan.
12:30etan Uharte Arakilgo erraldoi eta buruhandien konpartsa.
14:30ean Koadrilen arteko IV. paella lehiaketa. Udalak ardoa,ogia, mahaiak eta aulkiak jarriko ditu.
17:30ean Koadrilen arteko III. herri desafioa.
20:00etan Auzatea.
20:00etan Play back lehiaketa. Parte hartzeko izena momentuan eman behar da.
22:00etan Zezensuzkoa.
00:30etik 04:30era Dantzaldia Ttanttakarekin.

Irailak 27, igandea
12:00etan Felipe Gorritiren Meza, Tolosako Santa Maria musika kaperarekin.
13:00etan Uharte Arakilgo erraldoi eta buruhandien konpartsa.
13:00etan Auzatea.
14:30ean Jubilatuen bazkaria. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian izanen da.
16:30etik 18:00etara Mexikana emanaldia, Puro Relajo taldearekin.
19:00etatik 21:00etara Dantzaldia Anitaren Bilobak duoarekin.
20:00etan Aniztasunaren auzatea.
21:15ean 22:45ean Dantzaldia Mi primo el ditxaratxerorekin.
22:00etan Zezensuzkoa.

Irailak 29, asteartea
12:00etan Meza nagusia Mikel Donearen omenez.
12:45ean Uharte Arakilgo erraldoi eta buruhandien konpartsa.
13:00etan Auzatea.
16:00etatik 20.00etara Inguru Abentura.  
17:30ean Txokolatada plazan.
20:00etan Auzatea.
19:00etatik 22:00etara Jai Guateke Tirri & Tery.