Bigarrenez Uharten Guk Gureak elkarteak Euskal Festa antolatu zuen. Herrian euskal kulturari bultzada eman eta hura hauspotzen ari direnei aitortza egin zien antolakuntzak eta bide horretan segitzeko animatu zituen. Euri tanta batzuk gora-behera erraldoiak, dantzariak, kantariak eta aurreikusitako egitaraua bete egin zen. Herri bazkarian 150 lagun elkartu ziren. Dantzaldiarekin despeditu zen ospakizuna 2017ra arte.