Zizak plazan

Guaixe 2015ko aza. 9a, 11:06

Ziza erakusketaren antolaketa txandakatu egiten dute Uharte Arakilek eta Irañetak. Aurten uhartearrek erakusketa hartzeko txanda zen. Eguraldi lehorrak ez zien ziza ugari opatzen lagundu. Hala ere, atzo plazan ehun bat ziza mota ikusteko aukera izan zuten. Haiekin batera, landare bakarretik ateratako 1.850 eta 1.300 gramoko bi patata eta bi kalabaza handi ikusgai izan ziren.