Beraza bigarrena Gironako L´Ardenya maratoian

Guaixe 2015ko abe. 9a, 10:01

Mendi lasterketen aurtengo denboraldiari maila bikainarekin esan dio agur uhartearrak

Jose Luis Beraza uhartearrak Gironako L´Ardenya mendi maratoian parte hartu du asteburuan. Pirinioetan jokatutako 42 km-ko lasterketan bikain aritu da Beraza. Ahmed El Qayed izan zen azkarrena (3:37:33), eta uhartearra bigarrena sartu zen, ia 16 minutura (3:54:22). “Lasterketa oso azkarra izan da eta gustura aritu naiz. Nahiz eta nire entrenamenduak halakoak ez izan, ongi bukatu dut proba” adierazi du uhartearrak. Aurtengo denboraldiari bukaera aparta eman dio Berazak.