Agurra eskolan

Guaixe 2015ko abe. 10a, 16:23

Abenduaren 2an Aralarko Mikel Donea eskola utzi zuen Isabel Beitiak. 31 urtez irakasle eta 28 urtez zuzendari izan denak erretiroa hartu du. Beitia agurtzeko Uharteko eskola komunitateak omenaldi sorpresa eskaini zion bere azken klase egunean. Ikasleek aurreskua eta koreografia bat dantzatu zituzten, olerki bat errezitatu eta elkarrekin kantatu zioten. Guraso elkarteak eta udalak ere esker ona azaldu zioten Beitiari.