Frontoia jostailuen truke tokia bihurtuko da

Guaixe 2015ko abe. 18a, 10:22

Igandean, 11:00etatik 14:00etara, izanen da. Haurrek jolasteko jolas kooperatiboak izanen dira ere.

Erabili ez eta egoera onean dauden jostailuak dituzte etxean Uharte Arakilgo haurrek. Baita haiek beste jostailu bategatik trukatzeko aukera ere. Horretarako, etxean duten jostailu hori haur txokora eraman dezakete gaur, 17:00etatik 19:00etara. Hala egin dute dagoeneko hainbat haurrek herenegundik. Jostailua ematerakoan gorde beharreko txartela jasotzen dute haurrek. Bakarra, jostailu asko eraman arren.

Txartel hori frontoian eginen den jostailuen truke azokan erakusgai dagoen beste jostailu bategatik ordezkatzeko balioko du. Horretaz aparte, frontoian haurrek joko kooperatibo eta ohiko jokoekin jolasteko aukera izanen dute. Truke azoka bukatzean, soberan gelditzen diren jostailuak Senegalgo gobernuz kanpoko erakunde bati emanen zaizkie. Guztia antolatzen Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Uharteko gurasoak eta Uharte Arakilgo Udala daude.