Truke jolasa, eta gehiago

Guaixe 2015ko abe. 23a, 14:17

Eguraldia lagun, frontoian egitekoa zen jostailu trukaketa plazan egin zen azkenik igandean. Haur txokoan jasotako txartelarekin uhartear txikiek, aukera zabalaren artean, eurendako jostailu bana hartzeko aukera izan zuten. Baina plazan jostailu trukeaz aparte jolas kooperatiboak izan ziren. Haur, gazte eta helduak haiekin goiz-eguerdi pasa ederra izan zuten. Eskaintzak uhartear asko erakarri zituen, gainera.

Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Iosune Zabala Ijurkok “herrian halako ekimenak aurrera eramateko euren lanagatik eta inplikazioagatik” Uharteko gurasoei eta udalari esker ona azaldu zien.  Zabalak azaldu digunez, jostailuak eta jolasak herritarrak elkartzeko balio zuen, baina elkartasuna ere adierazi zen: “premiak dituzten haur eta familien artean banatzeko joko eta jostailu asko eraman ziren”. Guztiei eskerrak eman eta halako ekimenak “denon artean aurrera eramaten” segitzeko deia egin du.