Neska-mutil sukaldariak

Guaixe 2016ko urt. 14a, 15:52

Urtea despeditzeko hiru egun falta zirela, 22 neska-mutil uhartear sukaldaritza tailerrean elkartu ziren. Javi Trapero irakaslearekin, denen artean honako menua prestatu zuten patata minak, hostopilak, krepak, pizzak, hamburgesak, turroizko tarta eta alkoholik gabeko koktela. Dena beraiek egina. Aralar Mendi elkartean eman zuten arratsaldea. Taldeetan banatu ziren menua prestatu ahal izateko. Halakoetan ohikoa denez, prestatutakoarekin afaria egin zuten. Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak ikastaroa Uharte Arakilgo Udalaren eta Aralar Mendi elkartearen laguntzaz antolatu zuen.