36ko gertaeren memoria jasotzeko deia

Guaixe 2016ko urt. 22a, 10:49

Gaur, 19:00etan, Uharte Arakilgo udaletxean batzar irekia eginen da.

Aranzadi zientzia elkarteko kideek berriki Iberon 1936ko estatu kolpean eraildako hainbat pertsonen hezurdurak opatzeko indusketak egin dituzte. Haien artean hiru uhartear daude. Horiek eta beste gertaera batzuk izan ziren Uharte Arakilen 1936an. Horiek guztiak kontuan hartuta, uhartear talde batek batzar irekirako deia egin du. Helburua, “uhartearrek elkarrekin gure herriaren memoria idaztea da. Memoria, justizia eta erreparazioa guztion artean egin dezagun”.