Bihar, larunbat goizetik ospatuko dira inauteriak Uharte Arakilen. Goizeko 10:00etan gosarian bilduko dira, eta, hortaz, goizetik murgilduko dira uhartearrak inauterietan. Goizean gosaltzera bilduko dira koadrila batzuk. Ondoren, herriari buelta emango diote fanfarrearekin. Uharte Arakilgo joaldunak ere batu egingo dira kalejirara.
15:00etan bazkaltzera bilduko dira, Aralar Mendi elkartean. Majo bazkaldu ondoren, 17:30ak aldera kalejira koloretsua abiatuko da handik, musika lagun, herria zeharkatuko duena. Jakina, parrandak ordu txikiak arte segituko du.