Berazak hasiera bikaina eman dio denboraldiari

Guaixe 2016ko ots. 16a, 10:19

Hirugarrena sailkatu zen Zestoako I. Kobaz Koba Trailean

Hasi da mendi lasterketen 2016ko denboraldia. Igandean I. Kobaz Koba Traila jokatu zen Zestoan. Bi aukera zeuden: 25 km (1.400 m desnibel +) eta 16 km.
Proba luzea 195 mendi korrikalarik osatu zuten eta Xabier Plazaola orendaindarra izan zen azkarrena (2:05:14). Jose Luis Beraza uhartearra hirugarrena izan zen helmugan (2:06:23). “Hasteko ez dago gaizki. Oso ongi antolatutako lasterketa izan zen eta giro ederra zegoen Zestoako plazan. Hasi berri den denboraldiari begira kontentu nago, motibatuta” adierazi du uhartearrak sare sozialetan.
Bestalde, Jon Perez de Villarreal urdiaindarra 35.a sailkatu zen(2:25:58), Iker Flores urdiaindarra 44.a (2:27:38) eta Juan Carlos Cano altsasuarra 181.a (3:25:46).

16 km-ko distantzia motzeko proba 143 korrikalarik osatu zuten. Iñaki Mihura baztandarra gailendu zen (1:24:34). Mikel San Martin etxarriarra 70.a iritsi zen helmugara (1:59:50) eta Erkuden San Martin 86.a (2:04:51).