Oskiara erromerian

Guaixe 2016ko api. 4a, 18:27

Pazkoko bigarren igandea izanik uhartear mordo bat Oskiako bidea hartu zuten. Bezperan iritsi zen Aralarko aingeruaren irudia Uhartera eta hura buru zutela iritsi ziren harratean dagoen ermitara. Mikel Garziandia apaizak meza eman zuen. Aingeruaren irudi ibiltaria horrela Sakanaz despeditu zen. Astea Iruñean emanen du eta, ondoren, Nafarroako makina bat herri bisitatuko ditu.

Urtero moduan 300 bat herri bisitatuko ditu Aralarko aingeruak. Ibilbide hori Berpizkunde igandean, martxoaren 28an, abiatu zuen. Santutegia eta Baraibar arteko 9 km-ak oinez egin zituzten 70 bat fededunek.