Enneco eskultura lankidetzaren lekuko

Guaixe 2016ko mai. 5a, 11:36

Uharte Arakilgo Udalak eta Nafarroa Bizirik fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Azken horrek sustatzen duen Enneko, haritzaren memoria egitasmoa legegintzaldi osoan lagunduko du udalak. Laguntza hori eskertzeko Nestor Basterretxeak parkean jartzeko diseinatu zuen eskulturaren errepika jaso du Uharte Arakilgo Udalak. Basterretxeak zioen obra horrek estatuaren gogortasuna eta mendeetan zehar Nafarroak jasan duen errepresioa adierazten dituela, baina baita herritarrek beraien kultura eta hizkuntza mantentzeko bilatu dituzten moduak ere.