Gurasoak eta sare sozialak

Guaixe 2016ko mai. 12a, 12:35

Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen prebentzio programak gurasoei zuzendutako tailerra antolatu du: sare sozialak segurtasunez erabili. Haren bidez neska-mutilen gurasoei Interneten ematen diren arrisku egoera ohikoenak, eta haiek ekiditeko baliabideak jakinarazi nahi zaizkie. Horrekin batera, Internet segurtasunez erabiltzeko jarraibideak jasoko dituzte eta, azkenik, ciberbullying eta grooming fenomenoak zer diren argituko diete.

Tailerra maiatzaren 16an eta 23an, astelehenetan, 18:00etatik 19:30era izanen da. Uharte Arakilgo udaletxean izanen dira saioak. Sare sozialetan aditua den Ion Gonzalezek emanen ditu argibideak. Tailerraren antolakuntzan Uharteko guraso elkartea eta eskolak lagundu dute.

Gazteendako
14 eta 18 urte bitarteko gazte uhartearrei zuzendutako tailerra izanen da hilaren 20an, heldu den ostiralean: drogak, informazioa eta prebentzioa.