Gazteekin drogez

Guaixe 2016ko mai. 20a, 11:22

Gaztetxo uhartearrak aurretik egindako sukaldaritza tailerrean.

Gaur, 17:30ean, Uharte Arakilgo Aralar Mendi elkartean.

Drogak, informazioa eta prebentzioa. Izenburu hori du gaurko Uharten antolatu den tailerrak. 14 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Hegoak taldeko kideek bi orduko tailerra gidatuko dute eta hura despeditzean gazteek taloak merendatzeko aukera izanen dute. Gazte txokoak, Irurtzun aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta Uharte Arakilgo Udalak antolatu dute tailerra.