Beraza bigarrena Hiru Mendi Trailen

Guaixe 2016ko mai. 23a, 16:18

Arkaitz Galindez irabazletik minutu pasara sartu zen uhartearra

Sakandarrak Hiru Mendi Trailean
27 km
Gizonak
1.Arkaitz Galindez: 2:14:56
2.Jose Luis Beraza: 2:15:34
8.Alvaro Ramos: 2:23:10
10.Ander Erice: 2:26:39
11.Alberto Goñi: 2:27:44
16.Alberto Razkin: 2:32:20
17.Juanjo Armendariz: 2:32:28
68.Javier Beraza: 2:52:25
152.Felix San Roman: 3:16:34
154.Roberto Jaka: 3:17:20
172.Mikel San Martin: 3:23:43

Emakumeak
155.Maria Goikoetxea: 3:17:20
175.Erkuden San Martin: 3:24:50
*Oharra: Antolatzaileek ez dute korrikalarien jaioterriko daturik jarri. Hortaz, gerta daiteke sakandarren bat ez agertzea.

Igandean Hiru Mendi Trail mendi lasterketa jokatu zen Atarrabian. Korrikalariek bi aukera zituzten: 27 km-koa edo 12 km-koa. Guztira 440 korrikalari lehiatu ziren. Proba luzean 210 korrikalarik lortu zuten proba bukatzea. Faboritoek ez zuten huts egin eta proba luzean Arkaitz Galindez (2:14:56) gailendu zitzaion Uharte Arakilgo Jose Luis Berazari (2:15:34). Uhartearrak sentsazio onekin bukatu zuen proba. Emakumezkoetan Izaskun Sanzek irabazi zuen (2:50:00).

Makina bat sakandar aritu ziren Hiru Mendi Trailean. Azkarrenak Jose Luis Beraza uhartearra eta Maria Goikoetxea etxarriarra (3:17:20) izan ziren. Goikoetxea emakumezkoen sailkapenean 8.a izan zen.

Agirre eta Arbizu II. Goizutrailen
Larunbatean II. Goizutrail mendi lasterketa jokau zen Goizuetan. 25 km-ko proban Ander Iñarra lezotarra gailendu zen (2:10:13). Alatz Agirre arbizuarra 14.a sailkatu zen (2:40:33) eta Israel Arbizu etxarriarra 31.a (2:51:50).