Galiziako gastronomia festa

Guaixe 2016ko mai. 27a, 09:29

Gaur, 20:00etatik aurrera, maiatzaren 28an eta  29an, larunbatean eta igandean, 12:00etatik aurrera Uharte Arakilgo plazan.

Estreinako esperientzia positiboaren ondoren, atzera ere, Galiziako gastronomiaz gozatzeko aukera izanen da Uharte Arakilen. Lugoko Pulpeiro Barallak bere plantxetan  eta parriletan olagarroa, lakona, Padrongo piperrak, ganba handiak eta txikiak, zanburinak, txorizoa eta beste prestatuko ditu. Plazan jarritako mahaietan haiek dastatzeko aukera izanen da. Jatekoak bulkatzeko Albariño eta Ribeiro ardoak edateko aukera izanen da.

Galiziako gastronomiaz aparte hango herri-musika eta dantzak ere izanen dira. Os Filos de Breogan dantza taldea, Lusquefusque pandereteirak eta Xioniñas haur taldea ariko dira dantzan. Gainera, larunbat goizean, musika eta Uharte Arakilgo erraldoiak izanen dira kalean barna.