Galizia dastatuz

Erkuden Ruiz Barroso 2016ko eka. 1a, 14:24

Sakana guztiko jende asko pasa da asteburuan Uharte Arakilgo plazatik. Karpapean zegoen pulpeiroak prestatutako jakiak dastatzera jendearen joan etorri handia izan zen. Giro onean joan da asteburua eta Galiziako dantzekin gozatzeko aukera ere izan zuten larunbat arratsaldean pasa zirenak.