Aralar Mendi txapelduna

Guaixe 2016ko eka. 9a, 12:00

FS 5 Nafarroa txapelketako zilarrezko mailako txapelduna izan da Uharte Arakilgo taldea eta datorren denboraldian ohorezko mailan ariko da. Arbizu hirugarrena sailkatu da

Denboraldi borobila. Hori da Uharte Arakilgo Aralar Mendi areto futbol taldeak egin duena. FS 5 Nafarroa Areto Futbol Txapelketan parte hartu du Aralar Mendik, zilarrezko mailan, beste 12 talderekin batera –Cervecería La Abadía, Arbizu, Bar Kayak, Veri, Zurriagazo, Tafatrans, APM Prevención, Utokan Futbol Factory, Tantatic, Olite, Carcastillo eta Absolut–, eta 49 punturekin liga irabaztea eta mailaz igotzea lortu du talde berdeak. Cerveceria La Abadía izan da bigarrena, 48 punturekin, eta Arbizu hirugarrena, 47 punturekin.

Uharte Arakilgo taldea zilarrezko mailako talderik erregularrena izan da, torneoko golegilerik handiena eta partida gutxien galdu dituena.