Zelta-musika Uharten

Guaixe 2016ko eka. 17a, 09:25

Gaur, 19:00etan, Uharte Arakilgo plazan.

Ibilbide handiko folk taldea bisitatuko du gaur Uharte Arakil: Iddwac. Joan den mendeko 70eko hamarkada akaberan sortu zen taldea Iruñean. Garai hartan zelta-musika boladan zen. Hainbat kide pasa ziren taldetik eta 80ko hamarkada erdialdean, ehun bat kontzerturen ondoren, taldea desegin zen.

Bi hamarkadako geldialdiaren ondoren taldea berriro elkartu zen. Kantu sorta berria egin eta Ahora volvemos diskoa argitaratu zuten, zelta-musika beste konposizioekin osatuta. Izan ere, Iddawc-ek folk-a ulertzeko modu propioa dute, gauza errazen xarma kendu gabe. Tradizio zeltako doinuekin batera bossa, rumba edo swing-a uztartzen ditu taldeak.