Aralar Mendikoei omenaldia festetan

Guaixe 2016ko eka. 24a, 11:42

Herriari itzulia egingo diote, larunbatean, 19:00etan

FS 5 Nafarroa Areto Futbol Txapelketako zilarrezko mailako liga irabazi du aurten Aralar Mendi futbol taldeak eta hurrengo denboraldian mailaz igo eta urrezko mailan ariko dira uhartearrak. Hori dela eta, merezitako omenaldia egingo diete uhartearrei festetan. Larunbatean, 19:00etan, herriari itzulia emango zaio, FS 5 areto futboleko ligako txapeldunekin.