Aralar Mendikoak, omenduta

Guaixe 2016ko eka. 28a, 13:38

Herriko festetan herriari itzulia eman zioten, mailaz igo direla ospatzeko

FS 5 Nafarroa Areto Futbol Txapelketako zilarrezko mailako liga irabazi du aurten Aralar Mendi futbol taldeak eta hurrengo denboraldian mailaz igo eta urrezko mailan ariko dira uhartearrak. Hori dela eta, merezitako omenaldia egin zieten herritarrak Aralar Mendikoei San Juan festetan. Larunbat arratsaldean herriari buelta eman zioten egunerako propio prestatutako gurdi batean, lehen mailako jokalariak bailitzan. Hori bai, bikain pasatu zuten.